LEGE OHARRA: SARBIDE ETA ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK.

WEB ORRIALDEAREN ETA BERTAKO EDUKIAREN JABETZA.

SA DAMMek (aurrerantzean, SA DAMM; IFK: A08000820; helbidea: Calle Roselló, 515, 08025 Bartzelona; Bartzelonako Merkataritza Erregistroan izena emana duena, 21167 Liburukian, 1. folioan, B17713 orrialdean) https://www.keler.eus webgunearen erabiltzaileei jakinarazten die, webgunearen titularra den aldetik, zein diren webgunearen sarbide eta erabilera baldintzak.

SA DAMMen titulartasuneko edozein web orrialdetan sartzeak eta orrialde hori erabiltzeak berekin dakar erabiltzailearen aldetik Sarbide eta Erabilera Baldintza Orokor hauek osoki eta erreparorik gabe onartzea, kontuan izanik baldintzok indarrean egongo direla erabiltzailea aipatutako edozein web orrialdetan sartzen den aldiro. Baldintza Orokor hauek, beraz, arautu egiten ditu SA DAMMek Interneteko erabiltzaileen esku dohainik jartzen dituen webgune sarbidea eta erabilera. SA DAMMen webguneren batean eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuk erabiltzeak kasuan kasuko baldintza partikularrei jarraitzea eska dezake, eta ulertzen da zerbitzu horiek erabiltze hutsak berez dakarrela zerbitzuok onartzea.

Erabiltzaileak, SA DAMMen webguneetan sartzen denean, Lege Ohar hau irakurri izana baieztatzen du. SA DAMMen webguneak adinez nagusiak diren erabiltzaileei zuzenduta daude.

SA DAMMek ez du bermatzen bere web orrialdeetako edukiak Espainiatik kanpo egokiak izango direnik, ezta erabilgarri egongo direnik ere. SA DAMMen web orrialdeetako eduki guztiak edo zati bat Espainian ez beste herrialde batzuetan ilegaltzat jotzen badira, debekatuta egongo da eduki horiek eskuratzea.

COPYRIGHTA.

SA DAMMen webguneek Espainiako legeei jarraitzen diete. Webguneok, gainera, jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio mailako eta nazioarteko legediak babestuta daude.

SA DAMMen webguneetan dagoen informazio guztiaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak SA DAMMen titulartasunekoak dira; informazio horren artean, besteak beste, honako hauek: diseinu grafikoa, marrazkiak, logotipoak, irudiak, aurkibideak, testuak, audioak, bideoak, softwarea, diseinua eta identifikazio zeinuak; bai eta iturburu kodeak, nabigazio egitura, datu baseak eta bertan gordetzen diren elementu guztiak ere, salbu eta erabiltzaileak hiperesteken bidez eskura ditzakeen hirugarrenen edukiak.

Erabiltzaileek SA DAMMen web orrialdeak eskuratu eta erabiltzea ez da inondik inora ere erabilera lizentzia bat ematearen parekotzat joko; ezta SA DAMMen nahiz bere egile legitimoen inolako aktiborako eskubideren parekotzat ere. Beraz, hori egiteak ez du berekin ekarriko ez lagapenik ez transmisiorik ez jabetza intelektual edota industrialeko eskubideei uko egiterik.

SA DAMMi dagokio bere webguneetako edukia edozein formatan ustiatzeko eskubideak esklusiboki erabiltzea; bereziki, erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketa eskubideak.

Debekatuta dago SA DAMMen web orrialdeetan dagoen informazioa erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu, argitaratu eta informazio horrekin bestelako edozein jarduera egitea; gauza bera orrialdeon diseinua eta bertako materialen hautaketa eta aurkezpen eredua edozein xede eta baliabideren bidez eta SA DAMMen edo egile legitimoaren berariazko baimenik gabe erabiltzeari dagokionez.

SA DAMMen web orrialdeetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak, aldatzeak eta datuak ezabatzeak, eta SA DAMMen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzeak, berekin ekarriko dute legez xedatzen diren erantzukizunak aplikatzea.

ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEA.

Webguneon erabiltzaileak arriskua beren gain harturik sartzen dira bertan. Hori egitean, webguneak legeen eta trafiko usadioen arabera erabiltzea onartzen dute, eta SA DAMMen edo beste enpresa batzuen aurrean erantzun beharko dute, betebeharrok ez betetzearen ondorioz edozein kalte eginez gero.

Bai SA DAMMen webguneetara sartzea bai webguneotako informazioa nola erabiltzen den ere, hori egiten duenaren erantzukizun esklusiboa da. SA DAMMek ez du erantzungo informazio hori eskuratu eta erabiltzeagatiko ondorio eta kalteengatik.

SA DAMMek ez ditu bere gain hartzen SA DAMMen web orrialdeetan sartzearen ondorioz edo bertako informazioa nahiz aplikazioak erabiltzearen ondorioz gerta daitezkeen segurtasun akatsak; ezta erabiltzailearen sistemak edo bertan biltegiratutako fitxategiek eta dokumentuek izan ditzaketen kalteak ere.

SA DAMMek ez du inolako erantzukizunik hartzen ez bere webguneetan aipatzen diren hirugarrenen estekak eta edukiak emateagatik ez hirugarrenek hiperesteketan sartutakoengatik. Hiperesteka ezartzeak, berez, ez dakar inondik ere SA DAMMen eta hiperesteka ezartzen deneko web orrialdearen jabearen artean harremanik egotea, ezta haren web orrialdeetan eskaintzen diren eduki eta zerbitzuak onartzea ere. Era berean, SA DAMMek ez du bermatzen erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentuetan edo fitxategietan alterazioak eragin ditzaketen birusik edo bestelako elementurik ez egotea. Hala, SA DAMM hirugarrenen esteketan sartzearen ondorioz erabiltzaileak izan dezakeen edozein kalteren erantzukizunetik kanpo gelditzen da.

FORMATUA ETA ALDAKETAK LEGE OHARREAN.

SA DAMMek ez du bermatzen bere web orrialdeetan dagoen informazioaren edo zerbitzuen egokitasuna, fidagarritasuna, eskuragarritasuna eta zehaztasuna. Web orrialdeok aurrez jakinarazi gabe aldatu edo ezabatu ahal izango dira, beti ere legeak informazioaren inguruan jasotzen duena errespetatuz.

SA DAMMek eskubidea dauka, aurrez jakinarazi gabe eta edozein unetan, aldi batez bere web orrialdeetarako sarbidea eteteko, eta eskubidea dauka, halaber, orrialdeetan, eskainitako zerbitzu eta informazioetan, orrialdeon aurkezpen eta kokapenean eta orrialdeon sarbide eta erabilera baldintzetan egoki irizten dituen aldaketak egiteko.

DATUEN BABESA.

SA DAMMek, bere webguneen titular gisa, erabiltzaileei jakinarazten die bera dela webguneon bidez datu pertsonalei egiten zaien tratamenduaren erantzulea, tratamendu konkretu batean bestelako baldintza batzuez berariaz informatzen denean izan ezik.

Datuak babesteari buruz aplikatzekoa den legedian xedatutakoari jarraituz, SA DAMMek errespetatu egiten du bai erabiltzaileen pribatutasuna bai datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna; horretarako, behar diren legezko neurri tekniko eta antolamenduzkoak hartzen ditu emandako datu pertsonalak galdu, gaizki erabili, baimen gabe eskuratu eta lapurtzea ekiditeko, kontuan harturik teknologiaren egoera, datuen izaera eta datuok dauzkaten arriskuak.

SA DAMMen webguneen erabiltzaileen datu pertsonalak soilik tratatuko dira egokiak, beharrezkoak eta ez-gehiegizkoak direnean, datuok biltzeko aintzat hartu den esparrua eta xedeak kontuan hartuta. Tratamendua, beraz, kasu bakoitzean erabiltzaileei adierazi zaizkien xedeetara mugatuko da.

SA DAMMen webguneen bidez datu pertsonalak biltzen diren aldiro, aurrez erabiltzaileari jakinaraziko zaizkio -argiro eta zalantzarako tarterik utzi gabe- haren datuak tratatzearen inguruko zirkunstantziak, datuak babestearen inguruko gaietan une bakoitzean indarrean dauden eskakizunen arabera. Era berean, SA DAMMen webguneen bitartez emandako datu pertsonalak gorde egingo dira interesdunak (i) ezabatzea edo zuzentzea eskatzen ez duen bitartean, (ii) bere datuak tratatzen segitzearen aurka agertzen ez den bitartean eta (iii), bere baimena behar duten tratamenduetan, baimen hori baztertzen ez duen bitartean. Adierazi berri dugunaren kalterik gabe, eta aipatutako epeen osagarri, datuak ondo blokeatuta gordeko dira, eta soilik izango dituzte eskuragarri epaile eta auzitegiek, Fiskaltzak eta Administrazio Publiko eskudunek, bereziki datuak babesteko aginteek, 3 urteko epe batez, datuok erabiltzeagatik plantea daitezkeen erreklamazioei aurre egiteko.

SA DAMMek erantzun egingo dio interesdunek legez aitortutako eskubideak erabiltzeari buruz egindako edozein eskaerari. Horretarako, hona jo behar da: SA DAMM. (OFICINA PRIVACIDAD, Calle Roselló, 515, 08025 Bartzelona), edo bestela, helbide elektroniko honetara: privacidad@keler.eus

Erabiltzaileak SA DAMMen Pribatutasun Politika irakurri behar du, non datuak babesteari buruzko informazio xehatuagoa aurkituko duen.

APLIKATZEKOA DEN LEGEDIA.

SA DAMMen web orrialdeei buruzko gai guztiak Espainiako legediari jarraituko diote. SA DAMMek eta erabiltzaileek, beste edozein foruri berariaz uko eginez, men egiten diote Bartzelonako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioari.

SA DAMMen web orrialdeetan jasotzen den informazio guztia SA DAMMi dohainik lagatako informaziotzat joko da.

Edozein erreklamazio, kontsulta edo iradokizun aurkeztu nahi izanez gero, https://www.keler.eus/eu/hasiera#Harremanetarako webgunean dagoen harremanetarako atalaren bidez egin daiteke.