Kelerrekin, zoaz Anoetara


6€ Keler erosteagatik
20€tan sarrera + Realeko bufanda + Garagardoa

Noiztik
Noiz arte

Anoetan Reala animatu nahi?

Aukeratu ikusi nahi duzun partida eta lortu sarrera, bufanda eta Keler bat 20€-ren truke.

Gutxienez Keler-en 6€-ko gastua duen erosketa-tiketaren argazkia igo, data eta supermerkatua ikusgai dituena, eta sarrera lortuko duzu.

Aupa Reala!

  • “ZATOZ KELER-EKIN ANOETARA" ESKAINTZAREN LEGE OINARRIAK

     

    1. Antolatzailearen identifikazioa eta xedea.

    S.A.DAMMek (hemendik aurrera “Antolatzailea”) IFK zk. hau dauka: A08000820; egoitza soziala: Rosselló, 515 - Bartzelona, eta “ZATOS KELER-EKIN ANOETARA" eskaintza antolatzen du, KELER markapean komertzializatzen diren produktuak sustatzea xede.

     

    2. Eskaintzaren lurralde eremua.

    Eskaintza honen lurralde eremua Espainia da.

    Lege oinarri hauetan xedatutako termino eta baldintza hauekin bat etorriz, “ZATOZ KELER-EKIN ANOETARA" eskaintza garatuko da oinarri hauetan xedatutakoaren arabera eskuratzen diren Keler markako produktuetatik abiatuta.

     

    3. Eskaintzaren denbora eremua.

    Eskaintza hau 2018-2019 denboraldi osoan egongo da indarrean edo, bestela, izakinak agortu arte.

    Antolatzaileak eskubidea izango du eskaintzaren datak aldatzeko, parte hartzea handitzea helburu.

     

    4. Eskaintzaren hartzaileak.

    Espainian bizi eta parte hartzen duten unean adin nagusikoak diren pertsona fisiko guztiek parte ahal izango dute eskaintzan.

    Berariaz geratuko da eskaintza honetatik kanpo (i) Dammeko edozein langile, (ii) Dammeko edozein banatzaile, (iii) eskaintza hau sustatzen duten dendetako edozein pertsona. Kanpoan geldituko dira, halaber, aipatutako horien bigarren mailarainoko odol ahaidetasuna edo ezkontza ahaidetasuna daukaten familiartekoak, bai eta eskaintza honen sorkuntza eta gauzapenarekin zuzenean edo zeharka loturik dauden pertsonak ere.

    Era berean, 18 urtetik beherakoak eskaintza honetatik kanpo gelditzen dira.

    Edozein unetan eskatu ahal izango zaie parte hartzaileei egiazta ditzatela, modu sinesgarrian, beren datu pertsonalak. Horretarako, balioz jaulkitako indarreko NANa edo AIZ agiria (atzerritarren identifikazio zenbakia) aurkeztu beharko dute.

     

    5. Eskaintzaren mekanika.

    Parte hartzaileak 6 euroko erosketa egin beharko du gutxienez Keler produktutan; ondoren, erosketa ticketa gorde, www.keler.eus webgunera jo eta eskaintzaren mikrositean sartu beharko du. Bertan, erregistratzeko inprimakia behar bezala bete beharko du bere datu pertsonalekin, eta erosketa ticketa igo.

    Keler produktuetan egindako 6 euroko erosketak ticket bakarrean jasota egon behar du. Erosketa ticketaren argazkian ondo ikusteko moduan agertuko da erosketa data; baita eskaintza honen xede den produktuaren prezioa eta xehetasuna ere.

    S.A. DAMMek eskubidea izango du erregistratzeko unean igo den argazkiaren jatorrizko erosketa ticketa eskatzeko. Ticketa manipulatu egin bada, fotokopia bat bada, galdu egin bada, edo S.A. DAMMek eskaintza honekin batera egin ditzakeen beste eskaintza batzuetan parte hartzeko erabilia izan bada, edo oinarri hauetan eskatzen den eskakizunen bat betetzen ez badu, parte hartzaileak ez du eskaintza honen xede diren sariak jasotzeko eskubiderik izango.

    Erabiltzaile bakoitzak Keler-ren webgunean parte hartu ahal izango du argitaratutako partida guztietan baina behin partidagatik.

    Erosketa-tiketa behin egiaztatuta, parte-hartzaileak mezu elektroniko bat jasoko du. Bertan, bere izen-abizenekin egiaztagiri bat lortuko du, 20 €ren truke honakoa lortzeko aukerarekin: Real Sociedad taldearen partidurako sarrera + bufanda + alkoholik gabeko Keler kaña bat. Egiaztagiria Real Sociedadearen leihatiletan aurkeztu behako da partidua hasi baino lehen, bertan, 20 € ordaindu ondoren, lehen aipatutako sariak jasoko ditu.

    Eskaintza honen xede diren partidetarako sarrerak bukatutakoan, eskaintza amaitutzat emango da.

     

    6. Sariak eta zozketa.

    Kelerren web gunean bere-izena ondo ematen duen promozioaren parte-hartzaile bakoitzak honakoa lortuko du:

    1. Sarrera bat, ekialdeko behe tribunan, Real Sociedadek jokatuko dituen partidetako bat ikusteko –partidak behean daude zehaztuta– hogei euroko salmenta prezioan (20 €):

    • 2019/02/17 Real Sociedad – C.D. Leganés
    • 2019/03/03 Real Sociedad – Atlético de Madrid
    • 2019/03/17 Real Sociedad – Levante UD
    • 2019/04/03 Real Sociedad – Real Betis
    • 2019/04/14 Real Sociedad – S.D. Eibar
    • 2019/04/24 Real Sociedad – Villareal C.F
    • 2019/04/28 Real Sociedad – Getafe C.F
    • 2019/05/12 Real Sociedad – Real Madrid

    Eskaintza honen xede den sarrera kopurua hogeita hamarrekoa izango da gehienez ere (30) partida bakoitzeko, Real Sociedadek Atletico de Madriden eta Real Madriden aurka jokatuko dituen partidetan izan ezik, bi partida horietan sarrera kopurua hamarrera (10) mugatuko baita.

    2. Real Sociedaden bufanda bat

    3. Kaña bat garagardo, Keler markakoa, alkoholik gabea

    Eskaintza hau ticketa erosi ondoren jokatuko den lehen partidarako izango da balioduna, eta partida bakoitzeko eskaintzen diren sarrerak agortu arte (30 edo 10, kasuaren arabera) iraungo du.

    Parte har daiteke partidua hasi baino hiru egun lehenago.

    Hurrengo partidaren aurretik eskuratutako ticketak ezin izango dira erabili, inolaz ere, geroagoko partida baterako sarrerak eskuratzeko.

    Sariak ezin izango dira, inondik inora ere, beste erregalia bat eskuratzeko trukatu, ezta diruzko konpentsazio baliokidea eskuratzeko trukatu ere; eta ezin izango zaizkio beste pertsona bati transferitu.

    Debekatuta dago saria, edo saria eskuratzeko eskubidea, komertzializatzea edota saltzea.

     

    7. Antolatzailea erantzukizunetik salbuetsita.

    Antolatzaileak ez du erantzukizunik hartzen parte hartzaileek sustapen sariei ematen dieten erabilpenagatik, eta ez du inongo erantzukizunik hartuko saria jarraibideen arabera jasotzen ez bada, edo parte hartzaileak erabiltzen ez badu, baldin eta arrazoia ezin bazaio antolatzaileari egotzi.

    Antolatzaileak ez du inongo erantzukizunik hartuko sarien ondorioz gertatutako edozein arazo fisiko, lesio edo heriotzagatik.

    Antolatzaileak ez du inongo erantzukizunik hartzen parte hartzaileek emandako datuetan hutsegiteren bat baldin badago eta horrek oinarri hauetan jasotzen diren baldintzetan parte hartzea galarazten badie parte hartzaileoi.

    Antolatzailea salbuetsita geldituko da sarreren erosketa elektronikoa egiteko prozesuan gertatzen den eta parte hartzaileari saria benetan eta erabat gozatzea zailtzen edo galarazten dion edozein arazo teknikotatik edo bestelako arazotatik.

    Antolatzaileak ez du erantzukizunik hartzen Real Sociedadeko arduradunen eskutik, edo partida jokatzen den barrutiaren ondorioz, parte hartzaileek sariez guztiz gozatzeko orduan jasan dezaketen edozein atzerapen, zailtasun edo oztoporengatik.

     

    8. Datuen babesa.

    Deskribatzen den sustapen-mekanikaren bidez eta aplikagarri den araudia betez, jakinarazten dugu sustapenean parte hartzen duten guztien datuak SA DAMM konpainiak tratatu egingo dituela, sustapena kudeatzeko eta sustapenaren irabazleei sariak esleitzeko helburuarekin.

    Era berean, promozioaren formularioa beteta, parte-hartzaileak berariazko baimena ematen du datu pertsonalak baliatzeko, eskatutako zerbitzuak emateko, kudeatzeko eta artatzeko, sustapenean erregistratzeko unean bertan emandako informazioarekin bat, datuaren xedeari, legitimazioari eta hartzaileei dagokienez.

    Esandako formulario horretan izartxo batekin markatutako eremuak ezinbestekoak dira promozioan parte hartu ahal izateko.

    Promozio honetako parte-hartzaileek euren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramangarri egiteko eskubidea baliatu ahal izango dute, baita trataera mugatzekoa edo aurkaratzekoa ere, honako posta-helbide hau baliatuta: S.A. DAMM REF. PROTECCIÓN DE DATOS: c/ Rosselló nº 515, 08025 Barcelona. Era berean, parte-hartzaileak helburu bererako honako helbide elektroniko hau ere baliatu ahal izango du: privacidad@keler.eus.

    .

    9. Oinarrien gordailua eta aldaketak.

    Kontsumitzaileei ahalik eta informazio gehien eskura ipintzeko xedearekin, lege-oinarri hauek honako webgune honetan argitaratuko dira: www.keler.eus. Halaber, oinarriok Bartzelonako José-Alberto Marín Sánchez notario jaunaren aurrean gordeko dira (Carrer de la Diputació, 268, entlo.).

    Lege-oinarrien interpretazio-zalantzak eta lehiaketarekin lotutako omisioak Antolatzaileak aztertuko eta erabakiko ditu, eta berea izango du lege-oinarriok aldatzeko eskubidea aldez aurretik ohartarazpenik egin beharrik gabe; horretarako, nahikoa izango du lege-oinarri berriak webgunean argitaratzea, honako hauek argitaratu dituen modu berberean.

    SA DAMM konpainiak berea du sustapen hau noiznahi eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe ezeztatzeko, aldatzeko, zabaltzeko, zuzentzeko edota gerarazteko eskubidea.

     

     10. Eskaintzaren oinarrien onarpena.

    Promozio honetan parte hartzeak esan nahi du oinarriok osorik onartzen direla, eta berariaz onartzen direla haiei buruz SA DAMM konpainiak egindako interpretazio-erabakiak.

    Antolatzaileak berea du promozioaren parte-hartzaileak baztertzeko eskubidea, baldin eta, antolatzailearen iritzian, lege-oinarriotan bildutako edozer partaidetza-baldintza ez dela betetzen erabakiz gero. Parte-hartzaile bat baztertzeak, edozer dela ere horretarako arrazoia, partaidetza-baldintzatik eratorritako eskubide guztiak galtzea ekarriko du.

    Lege-oinarrion gehiegikeriazko edo iruzurrezko erabilera eginez gero, parte-hartzailea promoziotik erretiratuko da. Era berean, antolatzaileak berea du promozioan iruzurrez parte hartzen duten pertsonen kontrako ekintza zibilak eta penalak abiarazteko eskubidea.

    Promozioan parte hartzen dutenek eta SA DAMM konpainiak oinarrion interpretazioan alderik izanez gero, eskumena duten auzitegi eta epaitegietara joko da.

    Eta hala jasota gera dadin, adostasun-froga gisa, honako agiri hau sinatzen da Bartzelonan, 2019ko otsailaren 25ean.

Sartu edo erregistratu saioetan parte hartzeko

Sartu   Erregistratu