Kelerrekin, zoaz DONOSTIA FESTIBALERA


18 lata edo botila Keler erosteagatik
bi egunetarako bonuren zozketan parte hartuko duzu

Noiztik
Noiz arte

Zuzeneko musika onenaz gozatu nahi duzu? Kelerrek Donostia Festibalera eramango zaitu.

Lortu bi VIP bonu Donostiako Hipodromoan irailaren 13an eta 14an egingo den jaialdirako.

Igo erosketa-txartel baten argazkia 18 Keler lata edo botilatxo erosi dituzula egiaztatuz, eta hartu parte zozketan.

Bost irabazleetako bat izan zaitezke!

Zorte on!

  • «Keler Donostia Festibala 2019»

    promozioaren lege-oinarriak

     

    LEHENENGOA. – Promozioaren antolatzailea

     

    SA DAMMek (aurrerantzean, «DAMM»), A08000820 IFK zenbakidunak, egoitza Bartzelonako Roselló kaleko 515 zenbakian duenak, «Keler Donostia Festibala 2019» izeneko promozioa egingo du. Promozioa lege oinarri hauetan (aurrerantzean, LO) adierazitakoen arabera egingo da.

    LO hauek protokolizatuak izan dira Bartzelonako José-Alberto Marín Sánchez notario jaunaren aurrean. Zehazki, Diputació kaleko 268 zenbakian, solairuartean, 2019ko ekainaren 25ean.

     

    BIGARRENA. – Promozioaren lurralde-eremua

     

    Promozioa nazio-lurralde osoan egingo da.

     

    HIRUGARRENA. – Promozio-aldia

     

    Promozioa 2019ko abuztuaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra egingo da, egun biak barne (aurrerantzean, «promozio-aldia»).

    Horrelaxe justifikatzen duten arrazoien ondorioz beharrezkoa izango balitz promozioa geroratzea edo aldatzea, parte-hartzaile guztiei emango zaie jazoera horren berri, eta oinarri hauek duten publizitate-maila bera emango zaio aldaketari.

     

    LAUGARRENA. – Xedea

     

    Kanpaina honen xedea da KELER markako produktuen erosketa abuztuaren promozionatzea.

     

    BOSGARRENA. – Promozioaren xedea

     

    Promozioan parte hartzeko eta sariak irabazteko aukera izateko ezinbesteko baldintza izango da supermerkatu batean KELER markako 33 cl-ko 18 lata edo 25 cl-ko 18 botila edo 25 cl-ko 6 botilako edo 33 cl-ko 6 latako 3 pakete erostea. Promozio-aldian ez da beharrezkoa izango produktu osagarririk erostea, ezta DAMMi edonolako kuotarik ordaintzea ere.

    Erosketa-tiketa erantsi beharko da izena ematean, Zazpigarren Lege Oinarrian hitzartutakoaren arabera.

     

    SEIGARRENA. – Parte hartzeko legitimazioa

     

    Promozioan parte hartu ahal izango dute pertsona fisiko guztiek, 18 urte baino gehiago badituzte, Espainiako nazio-lurraldean lege-egoitza badute, https://www.keler.eus/es/inicio#Promociones webgunean izena ondo eman badute, eta Bosgarren Lege Oinarrian (Promozioaren xedean) adierazitakoa errespetatu badute.

    Promozioan ezingo dute parte hartu SA DAMM enpresako edo bere eskumendeko enpresetako, publizitate-agentzietako edo sustapen-agentzietako langileek, ezta euren senideek ere, odolkidetasun/afinitate bigarren mailara arte, promozioarekin harremana badute. Era berean, ezingo dute parte hartu sustapen honetan sartuta dauden enpresek.

    Halaber, ezingo dute parte hartu oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten erabiltzaileek.

     

    ZAZPIGARRENA. – Mekanika

     

    Promozioa doakoa da, eta berez ez dakar sustapen honen xedea den produktuaren prezioa igotzea, ezta kargu gehigarririk kontsumitzailearentzat ere.

    Bederatzigarren Lege Oinarrian zehaztutako sustapenean parte hartzeko eta zozketan sartzeko, beharrezkoa izango da, promozio-aldian zehar, parte hartzeko interesa duten pertsonek honako baldintza hauek betetzea:

     

    • KELER markako 33 cl-ko 18 lata edo 25 cl-ko 18 botila edo 25 cl-ko 6 botilako edo 33 cl-ko 6 latako 3 pakete erostea Promozio-aldian.
    • Abizena
    • Herrialdea; probintzia; posta-kodea
    • Harremanetan jartzeko telefonoa
    • Helbide elektronikoa
    • Pasahitza sartzea, erregistroa baliozkotzat jotzeko
    • Behin izena emanda, parte-hartzaileak promozio-webgunearen «promozioak» atalean sartu, erosketa-tiketa igo eta LO zein pribatutasun politika onartu beharko ditu.
    • Gorde zure erosketa-tiketa irakurgai promozio-aldia amaitu arte.
    • Ondo parte hartu baduzu eta irabazlea bazara, taldea harremanetan jarriko da izena ematean eskainitako helbide elektronikoaren bidez.

     

    Parte-hartzea pertsona bakoitzeko erosketa-tiket bakarrera mugatuta dago.

     

     

    ZORTZIGARRENA. – Erantzukizunetik salbuestea

     

    Webgune horien erabiltzaile guztiek euren arriskupean erabiltzen dituzte, eta bertara sartzean trafiko legeen eta erabileren arabera erabiltzea onartzen dute, eta DAMMen edo beste enpresa batzuen aurrean erantzun beharko dute betebehar horiek ez betetzearen ondorioz gerta daitekeen edonolako kalteengatik.

    DAMM webguneetara sartzearen zein horien informazio edukiaz egin daitekeen erabileraren erantzukizuna sarbide edo erabilera hori egin duenarena baino ez da izango. DAMM ez da erantzule izango informazio horretara sartzeak edo erabiltzeak sor dezakeen inolako ondorioz, kaltez edo oinazez.

    DAMM ez da erantzule izango gerta daitezkeen segurtasun akatsen edo erabiltzailearen sistema informatikoan, fitxategietan edo dokumentuetan, DAMMen web-orrialdeetan sartzearen edo bertako informazioaren edo aplikazioen erabileraren ondorioz gerta daitezkeen kalteen aurrean.

    DAMMek ez du bere webguneetan aipatzen dituen edo bitartekoek hiperesteketan sartu dituzten bitartekoen esteken edukiek edo kontzesioek dakarten erantzukizunik hartuko. Hiperestekaren ezarpenak ez dakar berarekin DAMMen eta web-orrialdearen jabearen arteko harremanik egotea, zeinean eskainitako edukien edo zerbitzuen onarpena eta onespena ezartzen den. Era berean, DAMMek ez du bermatzen erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentuetan edo fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birus edo bestelako elementurik ez egotea; hortaz, bitartekoen esteketara sartzearen ondorioz erabiltzaileari sortutako edozein kalteren ardura baztertzen du.

     

    BEDERATZIGARRENA. – Saria

     

    Zozketa 2019ko abuztuak 31n egingo da, Bartzelonako José-Alberto Marín Sánchez notario jaunaren aurrean (Diputació kaleko 268 zenbakian, solairuartean).

    Keler Donostia Festibala 2019rako HAMAR (10) VIP abonamendu zozkatuko dira.

    Irabazleei jakinaraziko zaie helbide elektroniko bidez, 2019ko irailaren 2an eta 3an.

    Saria pertsonala eta besterenezina da, saria jaso ezin bada, edo sariari uko egiten bazaio, DAMMek zozketan ezarritako lehenengo ordezkoa irabazletzat hartzeari ekingo dio, eta horrela ondoz ondo.

    Irabazleak eskubidea du irabazitako sariari uko egiteko. Dena den, ezingo du inola ere aldatu beste baten ordez.

    DAMMen kontroletik kanpo dauden arrazoiek aurreikusitako saria ematea uzten ez badute, DAMMek ez du konpromisorik hartzen eskainitako sariaren ezaugarri antzekoak edo balio bera dituzten beste batzuen ordez aldatzeko.

     

    HAMARGARRENA. – Irabazlea aukeratzea eta jakinaraztea

     

    Notarioaren aurrean eta ausazko zozketaren bidez irabazlea aukeratu baino lehen, egiaztatuko da parte-hartzaileek zazpigarren klausulan adierazitako pausu guztiak bete dituztela, erosketa-tiket irakurgai bat aurkeztu izana barne.

    BOST (5) irabazle eta BOST (5) ordezko aukeratuko dira. Bederatzigarren Lege Oinarrian aipatutako 2 VIP sarrera jasoko ditu irabazle bakoitzak.

    Ordezkoekin harremanetan jarriko da ezarritako ordenan, irabazleak eskuratutako sariari uko egiten badio, sariduna aurkitzea ezin izan bada, edo saridunak oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu. Horrez gain, DAMMek saria esleitu gabetzat hartu ahal izango du, oinarri hauen arabera inor irabazle ez bada.

     

    HAMAIKAGARRENA. – Datu pertsonalak

     

    DAMMek, bere webguneen titularra izanik, horien erabiltzaileei jakinarazten die bere webguneen bidez egindako datuen tratamenduaren erantzulea dela, beste baldintza batzuk jakinarazten ez badira tratamendu zehatz batean.

    Datuen babesaren arloko legedi aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, DAMMek erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu. Horretarako, beharrezko lege-neurriak eta antolaketa-neurriak hartu ditu emandako datu pertsonalen galerarik, erabilera desegokirik, aldaketarik, sarbide ez-baimendurik edo lapurretarik gerta ez dadin, kontuan hartuta teknologiaren egoera, datuen ezaugarriak eta izan ditzaketen arriskuak.

    DAMM enpresaren webguneen erabiltzaileen datu pertsonalak alorraren eta helburuen arabera erabiltzeko baino ez dira lortuko, betiere egokiak, aproposak eta ez-gehiegizkoak badira. Horrela, datuen tratamendua kasu bakoitzean erabiltzaileei adierazitako helburuetara mugatuko da.

    DAMM webguneen bidez datu pertsonalak biltzean, erabiltzailea, aurrez-aurretik, modu argian eta nabarian jakinaren gainean jarriko da bere datuen tratamenduaren inguruko egoerei buruz, une bakoitzean indarrean dauden datuen babesari buruzko eskaeren arabera. Era berean, DAMM webguneen bidez emandako datu pertsonalak gordeko dira baldin eta: (i) interesdunak horiek ezabatzea edo zuzentzea eskatzen ez badu, (ii) bere datuak erabiltzen jarraitzearen aurka ez badago, (iii) bere baimena behar duten tratamenduetan bere baimena kentzen ez badu. Aurrekoari kalterik egin gabe, epe horiez gain, 3 urtez, datuak gordeko dira modu egokian blokeatuta, epaileen eta auzitegien, Fiskaltzaren edo administrazio publiko eskudunen, batez ere, datuak babesteko agintaritzen eskura baino ez, horien erabileraren ondorioz eman daitezkeen erreklamazioei aurre egiteko.

    DAMMek interesdunen edozein eskaera aintzat hartuko du legez onartutako eskubideak erabiltzean, honako posta-helbide hauen bidez: S.A. DAMM, ATT. OFICINA PRIVACIDAD - Rosselló, 515 Barcelona. Helbide elektronikoa: privacidad@keler.eus.

     

    HAMABIGARRENA. - Eskubideak gordetzea

     

    DAMMek beretzat gordetzen du egokia izan daitekeen edozein neurri hartzeko ahalmena edonolako jokaera ekiditeko, baldin eta antolatzaileak uste badu horren helburua edo xedea promozio honetan iruzur egitea, beraren arauak ez betetzea edo gainerako parte-hartzaileak kaltetzea dela. Gertatzekotan, parte-hartzailea berehala baztertuko da, eta dirua berreskuratzeko eskubide osoa galduko du.

    Halaber, DAMMek eskubidea gordetzen du parte-hartzaileak baztertzeko, baldin eta sistema, informazioa edo datuen segurtasuna hausteko, oztopatzeko, eragozteko edo urratzeko bidali diren edo gai diren birusak, harrak edo beste informatika-kode bat dituzten materiala ematen edo eskegitzen badituzte, edo eskainitako datu pertsonalak faltsuak edo okerrak badira.

    Egiaztatzen bada parte-hartzaile batek datu pertsonal okerrak, aldatuak edo faltsuak sartu dituela edo identitatea faltsutu duela, promozioaren parte-hartze guztietatik kanpo utziko da, eta ez da gai izango saririk jasotzeko, bera jakinaren gainean jartzeko beharrik egon gabe.

    Promozio honen asmoa da parte hartzen duten kontsumitzaile guztiek aukera berdinak izatea; hortaz, hertsiki errespetatu beharko dira fede onaren arauak. Oinarri hauek neurri gabe edo iruzurrez erabiltzen badira promozioan parte hartzeko eskubidea galduko da.

     

    HAMAHIRUGARRENA. - Oinarriak onartzea

     

    Promozioan parte hartzeak badakar oinarri hauek osotasunean onartzea, zeinak https://www.keler.eus/es/inicio#Promociones web-orrialdean eskuragarri egongo diren, eta DAMMek horiei buruz hartzen dituen interpretazio-erabakiak esanbidez eskumendean jartzea.

     

    HAMALAUGARRENA. Legedi aplikagarria eta auzitegi eskudunak

     

    Lege espainiarrek arautzen dituzte eta Jabetza Intelektualari eta Industrialari buruzko legedi nazionalek eta nazioartekoek babeste dituzte DAMM enpresaren webguneak.

    Espainiako legeek adieraziko dituzte sustapen honekin lotutako edozein gatazka ebazteko auzitegi eskudunak.

     

    HAMABOSGARRENA. Zerga-sistema

     

    Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako araudiarekin bat, jokoetan, zozketetan, edo zorizko konbinazioetan parte hartzearen ondorioz emandako sariak atxikipenari edo kontuan sartzeari lotuta daude. DAMMek dagokion atxikipena egin edo kontuan sartuko du irabazlearen izenean, eta Zerga Agentziari jakinaraziko dizkio irabazlearen datuak eta berari emandako eta atxikitutako kopuruak. Hala ere, saridunaren ardura izango da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren urteko aitorpenean sartu ez den sariaren zein atxikipenaren edo kontuan sartutakoaren balioa gehitzea, horrela egiteko beharra badu. Behar hau betetzeko, DAMMek irabazleari bere datu fiskalak eskatuko dizkio, eta irabazleak eman beharko ditu saria onartzen duenean.

Sartu edo erregistratu saioetan parte hartzeko

Sartu   Erregistratu