Kelerrekin, zoaz eskiatzera


10 € keler erosteagatik
Lortu % 50-eko deskontua Nouvelles Pyrénéesen forfaitean

Noiztik
Noiz arte

Pirinioetako eski pista onenez gozatu nahi al duzu?

Aukeratu Nouvelles Pyrénéeseko eski-estazio bat eta lortu % 50-eko deskontua egun bateko forfaita erostean.

Gutxienez Keler garagardoan 10 €-ko gastua duen erosketa-tiket baten argazkia igo, data eta supermerkatua ikusgai dituena. Aukeratutako eski-estaziorako bakarrik balio duen deskontu-kode bat bidaliko dizugu. 

Zatoz eskiatzera KELER-ekin!

  • PROMOZIOAREN LEGE-OINARRIAKKELER TE LLEVA A ESQUIAR”

     

     

    1. Antolatzailearen identifikazioa eta xedea.

     

    SA DAMM elkarteak (aurrerantzean, «antolatzailea») A08000820 IFK eta Rosselló, 515 - 08025 Barcelona egoitza soziala dituenak, “KELER TE LLEVA A ESQUIAR” promozioa antolatu du, KELER markapean komertzializatzen diren produktuak sustatzea xede.

     

    1. Promozioaren lurralde-eremua.

     

    Promozio honen lurralde-eremua Euskadi eta Nafarroa izango da.

     

    1. Promozioaren indarraldia.

     

    Promozio hau 2020ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta amaituko da Nouvelles Pyrénées eski-estazioaren sasoia bukatzean edo izakinak bukatzen direnean.

    Antolatzaileak eskubidea izango du eskaintzaren datak aldatzeko, parte hartzea handitzea helburu.

     

    1. Promozioaren hartzaileak.

     

    Promozio honetan edozein pertsona fisikok parte hartu ahal izango du, baldin eta parte hartzeko garaian adinduna bada eta Espainian bizi bada (NAN edo AIZ baldin badu). Horrenbestez, sustapenetik kanpo geratuko dira pasaportea bakarrik duten atzerritarrak.

    Berariaz geratuko da promozio honetatik kanpo (i) Dammeko edozein langile, (ii) Dammeko edozein banatzaile, (iii) eskaintza hau sustatzen duten dendetako edozein pertsona. Kanpoan geldituko dira, halaber, aipatutako horien bigarren mailarainoko odol ahaidetasuna edo ezkontza ahaidetasuna daukaten familiartekoak, bai eta eskaintza honen sorkuntza eta gauzapenarekin zuzenean edo zeharka loturik dauden pertsonak ere.

    Era berean, 18 urtetik beherakoak promozio honetatik kanpo gelditzen dira.

    Une oro eskatu ahal izango zaie parte-hartzaileei euren datuak egiaztatzeko; horretarako, NAN edo AIZ aurkeztu beharko dituzte, egokiro emitituta eta indarrean.

     

    1. Promozioaren mekanika.

     

    Zozketan parte hartzeko, ezinbesteko baldintza da Keler produktuak erostea da gutxienez 10 €-ko zenbatekoarekin.

    Erosketa Euskadiko edo Nafarroako edozer hipermerkatu edo supermerkatutan egin beharko da, eta sustapenetik kanpo geratuko da Horeca kanala (tabernak, jatetxeak, diskotekak eta abar).

     

    Promozioan parte hartu ahal izateko, erosketa-txartel bakarrean agertu beharko dira Keler produktutan gastatutako 10 euroak. Ezingo da txartel bera bitan edo gehiagotan baliatu sustapen bererako; hau da, ezingo da bitan parte hartu, adibidez, 20 €-ko erosketa-txartela aurkeztuta.

    Produktua erosi ostean, erabiltzaileak www.keler.eus, webgunean sartu beharko du, «Promozioak» atalaren barruan, honako datu pertsonal hauek sartzeko:

     

    • Abizena:
    • Herrialdea/probintzia/posta-kodea
    • Harremanetarako telefonoa
    • Helbide elektronikoa
    • Pasahitza  sartu erregistroa baliozkotzeko

     

    Erregistratu eta gero, parte-hartzaileak erosketa-txartelaren kopia bat atxiki beharko du: ondo irakurtzeko moduan egongo dira establezimendua, data, Keler produktutan egindako erosketaren zenbatekoa eta txartel-zenbakia. Ondoren, segurtasuneko «capcha» bete, eta lege-oinarri hauek, pribatutasun-politika eta webguneko cookieak onartu beharko dira. Parte-hartzaileak adierazi beharko du zer eski-estaziotan eskuratu nahi duen % 50eko deskontua.

     

    Erregistro-prozesua behin amaituta, parte-hartzea balioztatuko da eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen badira, promozio-kode bat jasoko duzu, www.n-py.com web orrian trukagarri izango dena benetako prezioaren gain % 50eko beherapena duen egun bateko forfait baten ordez Nouvelles Pyrénéeseko eski-estazio baterako (Peyragudes, Piau, Gran Tourmalet, Luz Ardiden, Cauterets, Gourette edo Arrette - La Pierre St Martin). Trukatzeko garaian, datu hauek eskatuko zaizkio parte-hartzaileari:

     

    • Helbide elektronikoa
    • Sortu pasahitza
    • Baieztatu pasahitza
    • Abizenak
    • Izena
    • Jaioteguna
    • Mugikorra
    • Helbidea
    • Posta-kodea
    • Udalerria

     

    Behin datuak beteta, parte-hartzaileak www.n-py.com webgunean aukeratzen duen moduan jasoko du forfait-a.

    Forfait bakarra lortu ahalko da parte-hartzaile bakoitzeko. Egun bateko eta % 50eko beherapena duten 1.400 forfaiten izakinak bukatzen direnean promozioa amaituko da.

    Antolatzaileak berea du jatorrizko erosketa-txartela noiznahi eskatzeko eskubidea (webgunera argazki bat igo beharko da erregistroa egiteko garaian). Erosketa-txartela manipulatu egin baldin bada, fotokopia bada edota galduz gero, erosketa-txartela antolatzaileak prestatutako beste sustapenen batean parte hartzeko erabili baldin bada aldi berean (sustapen honetan edo beste batean), edota oinarriotan zehaztutako eskaeraren bat betetzen ez baldin badu, parte-hartzaileak ez du sustapen honetako sariak eskuratzeko eskubiderik izango. 

     

    1. Zozketa egiteko data eta irabazleen kopurua.

     

    Estazio bakoitzerako 200 forfait emango dira zozketan (1.400 guztira), egun batekoak eta % 50eko deskontuarekin prezio errealaren gainean. Zenbateko hori www.n-py.com webgunean trukatu beharko da, parte-hartzaile bakoitzari emandako promozio-kode bat txertatuz.

     

    Estazio baterako sariak agortu ostean, ezabatu egingo da estazio hori Kelerren webgunetik. Parte-hartzaileek aktibo dirauen estazioetako bat hautatu beharko dute.

     

    Sariak inola ere ezingo dira aldatu beste opari baten truke, ezta haiei dagokien balioaren truke eskudirutan eman ere. Saria ezin izango zaio beste pertsona bati eman.

    Sustapen-aldia amaitu ondoren, sariak geratzen baldin badira banatzeke, S.A.DAMM-ek hutsik utzi ahal izango ditu, eta egokien iritzitako moduan geratuko da haiekin.

     

    1. Antolatzailea erantzukizunetik salbuestea.

     

    Antolatzaileak ez du erantzukizunik hartzen parte hartzaileek promozio sariei ematen dieten erabilpenagatik, eta ez du inongo erantzukizunik hartuko saria jarraibideen arabera jasotzen ez bada, edo parte hartzaileak erabiltzen ez badu, baldin eta arrazoia ezin bazaio antolatzaileari egotzi.

    Antolatzaileak ez du inongo erantzukizunik hartuko sarien ondorioz gertatutako edozein arazo fisiko, lesio edo heriotzagatik.

    Antolatzaileak ez du inongo erantzukizunik hartzen parte hartzaileek emandako datuetan hutsegiteren bat baldin badago eta horrek oinarri hauetan jasotzen diren baldintzetan parte hartzea galarazten badie parte hartzaileoi.

    Antolatzailea salbuetsita geldituko da sarreren erosketa elektronikoa egiteko prozesuan gertatzen den eta parte hartzaileari saria benetan eta erabat gozatzea zailtzen edo galarazten dion edozein arazo teknikotatik edo bestelako arazotatik.

    Antolatzailea ez da Nouvelles Pyrénées eski-estazioen arduradunen aldetik partehartzaileak jasan ditzaketen edonolako atzerapenen, zailtasunen edo eragozpenen erantzule izango.

     

    1. Datuak babestea.

     

     DAMMek, bere webguneen titularra izanik, horien erabiltzaileei jakinarazten die bere webguneen bidez egindako datuen tratamenduaren erantzulea dela, beste baldintza batzuk jakinarazten ez badira tratamendu zehatz batean.

    Datuen babesaren arloko legedi aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, DAMMek erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu. Horretarako, beharrezko lege-neurriak eta antolaketa-neurriak hartu ditu emandako datu pertsonalen galerarik, erabilera desegokirik, aldaketarik, sarbide ez-baimendurik edo lapurretarik gerta ez dadin, kontuan hartuta teknologiaren egoera, datuen ezaugarriak eta izan ditzaketen arriskuak.

    DAMM enpresaren webguneen erabiltzaileen datu pertsonalak alorraren eta helburuen arabera erabiltzeko baino ez dira lortuko, betiere egokiak, aproposak eta ez-gehiegizkoak badira. Horrela, datuen tratamendua kasu bakoitzean erabiltzaileei adierazitako helburuetara mugatuko da.

    DAMM webguneen bidez datu pertsonalak biltzean, erabiltzailea, aurrez-aurretik, modu argian eta nabarian jakinaren gainean jarriko da bere datuen tratamenduaren inguruko egoerei buruz, une bakoitzean indarrean dauden datuen babesari buruzko eskaeren arabera. Era berean, DAMM webguneen bidez emandako datu pertsonalak gordeko dira baldin eta: (i) interesdunak horiek ezabatzea edo zuzentzea eskatzen ez badu, (ii) bere datuak erabiltzen jarraitzearen aurka ez badago, (iii) bere baimena behar duten tratamenduetan bere baimena kentzen ez badu. Aurrekoari kalterik egin gabe, epe horiez gain, 3 urtez, datuak gordeko dira modu egokian blokeatuta, epaileen eta auzitegien, Fiskaltzaren edo administrazio publiko eskudunen, batez ere, datuak babesteko agintaritzen eskura baino ez, horien erabileraren ondorioz eman daitezkeen erreklamazioei aurre egiteko.

    DAMMek interesdunen edozein eskaera aintzat hartuko du legez onartutako eskubideak erabiltzean, honako posta-helbide hauen bidez: S.A. DAMM, ATT. OFICINA PRIVACIDAD - Rosselló, 515 Barcelona. Helbide elektronikoa: privacidad@keler.eus.

     

    1. Oinarrien gordailua eta aldaketak.

     

    Kontsumitzaileei ahalik eta informazio gehien eskura ipintzeko xedearekin, lege-oinarri hauek honako webgune honetan argitaratuko dira: www.keler.eus. Halaber, oinarriok Bartzelonako José-Alberto Marín Sánchez notario jaunaren aurrean gordeko dira (Carrer de la Diputació, 268, entlo.).

     

    Lege-oinarrien interpretazio-zalantzak eta lehiaketarekin lotutako omisioak Antolatzaileak aztertuko eta erabakiko ditu, eta berea izango du lege-oinarriok aldatzeko eskubidea aldez aurretik ohartarazpenik egin beharrik gabe; horretarako, nahikoa izango du lege-oinarri berriak webgunean argitaratzea, honako hauek argitaratu dituen modu berberean.

    SA DAMM konpainiak berea du sustapen hau noiznahi eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe ezeztatzeko, aldatzeko, zabaltzeko, zuzentzeko edota gerarazteko eskubidea.

     

    1. Zozketaren oinarriak onartzea.

     

    Promozio honetan parte hartzeak esan nahi du oinarriok osorik onartzen direla, eta berariaz onartzen direla haiei buruz SA DAMM konpainiak egindako interpretazio-erabakiak.

    Antolatzaileak berea du promozioaren parte-hartzaileak baztertzeko eskubidea, baldin eta, antolatzailearen iritzian, lege-oinarriotan bildutako edozer partaidetza-baldintza ez dela betetzen erabakiz gero. Parte-hartzaile bat baztertzeak, edozer dela ere horretarako arrazoia, partaidetza-baldintzatik eratorritako eskubide guztiak galtzea ekarriko du.

    Lege-oinarrion gehiegikeriazko edo iruzurrezko erabilera eginez gero, parte-hartzailea promoziotik erretiratuko da. Era berean, antolatzaileak berea du promozioan iruzurrez parte hartzen duten pertsonen kontrako ekintza zibilak eta penalak abiarazteko eskubidea.

    Promozioan parte hartzen dutenek eta SA DAMM konpainiak oinarrion interpretazioan alderik izanez gero, eskumena duten auzitegi eta epaitegietara joko da.

    Eta hala jasota gera dadin, adostasun-froga gisa, honako agiri hau sinatzen da Bartzelonan, 2019ko abenduaren 11an.

     

     

Sartu edo erregistratu saioetan parte hartzeko

Sartu   Erregistratu