Kelerrekin, zoaz Realeko jokalariekin Keler bat hartzera


4 lagun etiketa itzazu gure Facebook-ean
Eta Realeko 5 jokalarirekin Keler batzuk elkarbanatzeko zozketan parte hartu

Noiztik
Noiz arte

Zu, zure kuadrilla eta Realeko 5 jokalari hauek Keler batzuk elkarbanatzen maiatzaren 8-an. Animatzen?

4 lagun etiketa itzazu Facebook-eko bideo honetan eta zozketan parte hartu. Irabazlea eta iruzkinean etiketatu dituen 4 lagunek Realeko 5 jokalari topaketa lasai batean ezagutzeko aukera izango dute. Topaketa hori #SedeKeler (Ramon Maria Lili, 2) espazioan izango da maiatzaren 8 asteartean.

Aukera paregabea zure kuadrillarentzat!

 

Facebook-eko argitalpenera joan

  • KELER ZOZKETA: “REALEKO KUADRILLA"

     

    1. Enpresa antolatzailea

    SA Damm. Egoitza soziala: Rosselló 515, 08025 Bartzelona; IFK: A08000820, Keler garagardo markaren jabea. 

    2. Parte hartzeko baldintzak eta mekanika

    Keler-en eskaintzetan, adinez nagusia den eta Espainiako lurraldean bizi den edozein pertsonak parte hartu ahal izango du. SA Damm konpainia antolatzailean diharduten enplegatuek ezin izango dute parte hartu. Erabiltzaileen parte hartzea baliozkotzat jotzeko, ondoren deskribatutako baldintzak bete beharko dira: 

    Zozketari buruzko argitalpenetan iruzkin bat idaztea, lau lagun etiketatuz.

    Zozketa apirilaren 24ko 18:00etan hasiko da, eta 2018ko maiatzaren 4ko eguerdiko 12:00etan amaitu.
     

    Irabazlearen hautaketa ausazkoa izango da, eta sortea2 aplikazioren bidez egingo da. 

    Facebookeko profil bakoitzak iruzkin batekin edo gehiagorekin parte hartu ahal izango du zozketan, betiere pertsona desberdinak etiketatuz. Beste pertsona batek ere profil bera etiketatu ahal izango du, modu pasiboan saria irabazteko aukerak areagotzeko.


    Jarduera Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako probintzietan egingo da.

     

    3. Saria


    Irabazlea eta iruzkinean etiketatu dituen 4 lagunek Realeko 5 jokalari ezagutzeko aukera izango dute topaketa lasai batean. Topaketa #SedeKeler (Ramon Maria Lili, 2) espazioan izango da, maiatzaren 8an, asteartea.

    Kuadrilla irabazleko kideren batek ezingo balu topaketa egunean Realeko jokalariekin egon, saria beste pertsona bati eman ahalko zaio (senidea, laguna…). Topaketara joango direnek adinez nagusiak izan beharko dute. 

    Irabazlea zein den, mezu bidez jakinaraziko da, eta zozketan parte hartzeko sarbidea ematen duen web orrian bertan argitaratuko da; gainera, irabazleari mezu pribatu bat bidaliko zaio, sariaz gozatu ahal izateko behar den informazio guztiarekin batera. Irabazlearen izena jakinarazten den unean, 24 orduko tartea izango du erantzuteko. Erantzuten ez badu, antolatzailea ordezko batekin jarriko da harremanetan. Hala, aurrez harremanetan izandakoa, eta baita hark etiketatutako lagunak ere, erreklamatzeko aukerarik gabe geratuko dira.


    4. Oinarrien onarpena


    Eskaintzetan parte hartzeak berekin dakar oinarri nagusi hauek goitik behera eta baldintza gabe onartzea. Baliozko parte hartzailea izateko, lege oinarri hauetan ezarritako baldintzak bete behar dira. 

    5.
    Irabazleen nortasuna argitaratzea 


    Irabazleek onartu egiten dute zozketan parte hartzeko erabili duten webgunean beren izena argitaratzea.


    6. Jabetza intelektualaren eskubidea 


    Keler-ek zozketaren irabazleen eta parte hartzaileen testu eta edukiak erabili ahal izango ditu, zeren eta eskaintza komertzialetan parte hartzeak egile eskubidea lagatzea baitakar, erreprodukzio nahiz banaketa eskubide oro barne, inolako denbora mugarik eta muga geografikorik gabe. 

    7.
    Iruzkinak eta iritziak argitaratzea 


    Ez da onartuko eduki desegokiak jasotzen dituen iruzkinik edo iritzirik; era berean, ez da onartuko eduki mingarri, iraingarri eta diskriminatzailerik, ezta hirugarrenen eskubideak urra litzakeenik ere. Ez dira partikular baten kontrako iruzkinak onartuko, baldin eta ohore eskubidea, norberaren eta familiaren intimitaterako eskubidea eta nork bere irudia izateko eskubidearen printzipioak urratzen badituzte. Ez dugu gure gain hartuko eskaintzako parte hartzaileen iruzkinek eragindako kalterik, jakitun izanda ere iruzkin horiek beste parte hartzaile batzuen sentsibilitatea mindu lezaketela edozein unetan. 

    8.
    Erantzukizunetik salbuetsita


    Enuntziazio gisa, baina ez modu mugatzailean, ez dugu gure gain hartuko eskaintza honen garapenari eragin liezaiokeen galerarik, lapurretarik, atzerapenik edo hirugarrenei egotz lekiekeen beste edozein zirkunstantziarik. Hala berean, ez dugu gure gain hartuko parte hartzaileak eskaintza honen bidez lor dezakeen sariari ematen dion erabileraren gaineko erantzukizunik ere.
    Ez ditugu gure gain hartuko eskaintza gauzatzea edo sariaz osoki edo partzialki gozatzea galarazten duten ezinbesteko kasuak eta ezusteko kasuak.

    9. Datuen tratamendua 

     

    Deskribatutako eskaintzaren mekanikaren bidez, eta aplikatzekoa den araudia betez, jakinarazten da SA DAMMek xede bakar batekin tratatuko dituela eskaintzan parte hartzen duten pertsonen datuak, alegia, eskaintza kudeatzea eta irabazleei sariak ematea.

    Eskaintza honetan parte hartzen duten pertsonek beren datuen eskurapen, zuzenketa, ezabaketa eta eramangarritasun eskubideak erabili ahal izango dituzte; baita tratamendua mugatzeko edo horren aurka egiteko eskubideak ere. Horretarako, posta helbide hau erabiliko dute: SA DAMM. ERREF. DATUEN BABESA: Rosselló kalea 515, 08025 Bartzelona. Parte hartzaileek posta elektronikoko helbide hau ere baliatu ahal izango dute komunikatzeko: solicitud@infoclientes.com.

     

    10. Facebookekiko loturarik eza


    Facebookek ez ditu inondik ere Keler-en eskaintzak babesten, ez bermatzen ez administratzen, eta ez dago Keler-ekin elkarturik. Erabiltzaileak ez du inolako loturarik Facebookekin, eta jakinean dago Keler-i ematen diola informazioa, eta ez sare sozial partikular bati.


    11. Lege oinarrien aldaketa


    Egoki iritziz gero, lege oinarri hauek edozein momentutan aldatu ahal izango dira eskaintza martxan dela.

     

    Bartzelonan, 2018ko apirilaren 23an.

Sartu edo erregistratu saioetan parte hartzeko

Sartu   Erregistratu