Kelerrekin, zoaz Realeko jokalariekin Keler bat hartzera


4 lagun etiketa itzazu gure Facebook edo Instagram-ean
Eta Realeko 5 jokalarirekin Keler batzuk elkarbanatzeko zozketan parte hartu

Noiztik
Noiz arte

Zu, zure kuadrilla eta Realeko 5 jokalari hauek Keler batzuk elkarbanatzen maiatzaren 2-an. Animatzen?

4 lagun etiketa itzazu Facebook edo Instagram-eko bideo honetan eta zozketan parte hartu. Irabazlea eta iruzkinean etiketatu dituen 4 lagunek Realeko 5 jokalari topaketa lasai batean ezagutzeko aukera izango dute. Topaketa hori #SedeKeler (Ramon Maria Lili, 2) espazioan izango da maiatzaren 2an, osteguna 19.00etan.

Aukera paregabea zure kuadrillarentzat!

 

Facebook-eko argitalpenera joan Instagram-eko argitalpenera joan

  • KELER ZOZKETA: “2019ko Keler Kuadrilla"

     

    1. Enpresa antolatzailea


    S.A.Damm. Egoitza soziala: Rosselló 515, 08025 Bartzelona; IFK: A08000820, Keler garagardo markaren jabea.



    2. Parte hartzeko baldintzak eta mekanika


    Keler-en eskaintzetan, adinez nagusia den eta Gipuzkoa, Bizkaia, Araba edota Nafarroan bizi den edozein pertsonak parte hartu ahal izango du.

     

    S.A.Damm konpainia antolatzailean diharduten langileek ezin izango dute parte hartu.

     

    3. Lurralde esparrua eta promozio aldia


    Jarduera Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako probintzietan egingo da.

    Zozketa 2019ko apirilaren 25eko 12:30etan hasiko da, eta 2019ko apirilaren 28ko arratsaldeko 23:59etan amaituko da.

     

    4. Promozioaren mekanika

    Parte-hartzaile bakoitzak Keler-en Instagram edo Facebook-en "Keler Kuadrilla"-ko promozioaren argitalpenean Keler egoitzan Realeko jokalariak berarekin ezagutu nahiko lukeen lau lagunen izenak idatzi beharko ditu.

     

    Instagrameko edo Facebook profil bakoitzak iruzkin bat baino gehiagorekin parte hartu ahal izango du zozketan, betiere bakoitzean pertsona desberdinak etiketatuz. Beste pertsona batek ere profil bera etiketatu ahal izango du, modu pasiboan saria irabazteko aukerak areagotzeko.

     

     

    5. Saria eta zozketa data


    Irabazleak eta berak nahi dituen lau lagun 2019ko maiatzaren 2an, 19.00etan, Keler egoitzan Realeko jokalariak ezagutzeko gonbidapena lortuko du.

    2019ko apirilaren 29an lehenago aipatutako sariaren zozketa egingo da promozioko parte-hartzaile guztien artean. Irabazlearen hautapena ausazkoa izango da sortea2 aplikazioaren bidez.

     

    Ondoren, irabazlearen izenaren berri iruzkin baten bitartez zozketari buruzko argitalpenean emango da, baita mezu pribatu baten bidez ere, 2019ko apirilaren 29an.

    24 ordu igaro eta gero irabazlearen berririk ez bagenu, zozketa berriz egingo da irabazle bat izan arte.


     

    6. Irabazleen nortasuna argitaratzea 


    Irabazleek onartu egiten dute zozketan parte hartzeko erabili duten webgunean beren izena argitaratzea.

     


    7. Jabetza intelektualaren eskubidea 


    S.A.DAMM-ek zozketaren parte hartzaileek publikatutako testu eta edukiak erabili ahal izango ditu promozioaren garapenerako.

    Halaber, zozketaren irabazleak S.A.DAMM-eri promozioari dagokionez publikatutako testu eta edukien egile eskubidea lagako dio, esklusiba karakterrarekin eta inolako denbora mugarik eta muga geografikorik gabe. 

     


    8. Iruzkinak eta iritziak argitaratzea 


    Ez da onartuko eduki desegokiak jasotzen dituen iruzkinik edo iritzirik; era berean, ez da onartuko eduki mingarri, iraingarri eta diskriminatzailerik, ezta hirugarrenen eskubideak urra litzakeenik ere. Ez dira partikular baten kontrako iruzkinak onartuko, baldin eta ohore eskubidea, norberaren eta familiaren intimitaterako eskubidea eta nork bere irudia izateko eskubidearen printzipioak urratzen badituzte. Ez dugu gure gain hartuko eskaintzako parte hartzaileen iruzkinek eragindako kalterik, jakitun izanda ere iruzkin horiek beste parte hartzaile batzuen sentsibilitatea mindu lezaketela edozein unetan. 



    9. Erantzukizunetik salbuetsita


    Enuntziazio gisa, baina ez modu mugatzailean, ez du S.A.DAMM-ek bere gain hartuko eskaintza honen garapenari eragin liezaiokeen galerarik, lapurretarik, atzerapenik edo hirugarrenei egotz lekiekeen beste edozein zirkunstantziarik. Hala berean, ez du S.A.DAMM-ek bere gain hartuko irabazleak eskaintza honen bidez lor dezakeen sariari ematen dion erabileraren gaineko erantzukizunik ere.
    Ez ditu S.A.DAMM-ek bere gain hartuko eskaintza gauzatzea edo sariaz osoki edo partzialki gozatzea galarazten duten ezinbesteko kasuak eta ezusteko kasuak.



    10. Datuen tratamendua 

    Deskribatutako eskaintzaren mekanikaren bidez, eta aplikatzekoa den araudia betez, jakinarazten da SA DAMM-ek xede bakar batekin tratatuko dituela eskaintzan parte hartzen duten pertsonen datuak, alegia, eskaintza kudeatzea eta irabazleei sariak ematea.

    Eskaintza honetan parte hartzen duten pertsonek beren datuen eskurapen, zuzenketa, ezabaketa eta eramangarritasun eskubideak erabili ahal izango dituzte; baita tratamendua mugatzeko edo horren aurka egiteko eskubideak ere. Horretarako, posta helbide hau erabiliko dute: SA DAMM. ERREF. DATUEN BABESA: Rosselló kalea 515, 08025 Bartzelona. Parte hartzaileek posta elektronikoko helbide hau ere baliatu ahal izango dute komunikatzeko: privacidad@keler.eus

     

    11. Lege oinarrien gordailua

    S.A.DAMM-k espresuki erreserbatu egiten du sustapen hori bertan behera uzteko, aldatzeko, zabaltzeko, zuzentzeko edo ezeztatzeko, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe.

     

    12. Lege oinarrien onarpena


    Promozioan parte hartzeak baldintza juridiko horien onarpen osoa eta baldintzatua dakar.

     

    Bartzelonan, 2019ko apirilaren 25an.

Sartu edo erregistratu saioetan parte hartzeko

Sartu   Erregistratu