Pribatutasun Politika

Dokumentu honek deskribatzen du nola tratatuko dituen SA DAMM enpresak gure bezeroen eta web-erabiltzaileen datu pertsonalak, datuen babesari buruz indarrean dagoen araudia betez.

Bertan, zure datu pertsonalen erabilerari buruz egingo dugun lege-informazio guztia emango dugu: zertarako erabili nahi ditugun, hori ahalbidetzen duten lege-oinarriak, datuok gordeko ditugun denbora-tarteak, SA DAMM enpresatik kanpoko hirugarrenak –hala badagokio– haiekin partekatu beharko genituzkeenak, edo gure bezero eta erabiltzaileek erabil ditzaketen eskubideak, besteak beste.

 

1. Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Zure datu pertsonalen tratamenduaren legezko arduraduna SA DAMM merkataritza-enpresa da (hemendik aurrera, “Tratamenduaren arduraduna”) (helbidea: Barcelona, calle Rosselló, 515, 08025. IFK: A08000820 . Helbide elektronikoa: privacidad@keler.eus.

 

2. Zer datu pertsonal tratatzen dira?

Tratamenduaren arduradunak Pribatutasun-politika honen 4. atalean deskribatzen diren helburuetarako datu horiek ematen dizkiguten pertsona fisikoen datu pertsonalak tratatuko ditu (bezeroak, bezero potentzialak edo gure webguneen erabiltzaileak —aurrerantzean, «interesduna»—).

Horretarako, tratamenduaren arduradunak datu pertsonal hauek tratatuko ditu:

Kategoria Datu pertsonalak
Identifikazio-datuak izen-abizenak, NANa, harremanetarako telefono-zenbakia, adin-nagusitasuna
Webgunean sartzeko datuak Erabiltzailea eta pasahitza
Harremanetarako datuak Helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa eta posta-helbidea

 

3. Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?

Tratamenduaren arduradunak datu pertsonal hauek bildu eta tratatuko ditu interesdunari buruz:

  • gure webgunean erregistratzean zuzenean emango dizkigunak,
  • edozein erosketa prozesutan biltzen direnak, eta
  • merkataritza- eta kontratu-harremanean edo edozein kontsulta, eskaera, kexa edo erreklamazio egitean interesdunak eman ditzakeenak.

Horrela, eta oro har, tratamenduaren arduradunak ez du interesdunen informazio pertsonalik bilduko beste kanpo-iturri batzuetatik, haietatik bakarrik. Hori dela eta, interesdunak bermatzen du tratamenduaren arduradunari eman diezaiokeen informazio eta dokumentazio guztia egiazkoa eta haren titulartasunekoa dela. Salbuespenezko kasuetan, hirugarren batek ematen badigu interesdun bati buruzko informazio pertsonala (hala gertatzen da zenbait laguneko talde batentzako bisita bat kudeatzen denean), espresuki jakinaraziko da (i) hirugarren horrek behar bezala baimenduta egon behar duela tratamenduaren arduradunari informazio pertsonal hori emateko, eta (ii) interesdunek legezko informazio hori nola jasoko duten.

 

4. Zer helburu eta legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Tratamenduaren arduradunak interesdunen datuak tratatuko ditu ondoren zehazten diren helburuekin eta legitimazio-oinarriekin:

4.1. Lege-betebeharrak betetzeko beharrezko tratamenduak

Tratamenduaren arduradunak interesdunen datu pertsonalak tratatu beharko ditu, unean-unean eska dakizkiokeen lege-betebeharrak betetzeko. Betebehar horiek egongo dira, eta haiekiko kontratu-harremana amaitutakoan ere bete beharko dira, kasu bakoitzean dagokionaren arabera.

Lege-betebehar horien ondorioz, tratamendu hauek egingo dira, besteak beste:

  • Lege-, zerga- eta kontabilitate-betebeharrak eta eskakizun judizialak betetzea. Tratamenduaren arduradunak interesdunen datu pertsonalak tratatuko ditu, kontabilitate-, lege-, zerga- eta administrazio-betebeharrak betetzeko, baita tratamenduaren arduradunak nahitaez bete behar dituen epaitegi edo auzitegietatik, estatuko segurtasun-kidego eta -indarretatik edo beste edozein administrazio publiko eskudunetatik datozen errekerimenduei erantzuteko ere.
  • Bezeroarentzako arreta-zerbitzua. Tratamenduaren arduradunak bezeroen datu pertsonalak tratatuko ditu (izena, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa), Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez helaraz diezazkioketen eskaerak, galderak edo erreklamazioak kudeatzeko. Halaber, Tratamenduaren arduradunak kontu ofizialekin (erabiltzaile-izena, izen-abizenak, helbide elektronikoa eta erabiltzailearen profileko argazkia) harremanetan dauden sare sozialetako erabiltzaileen datu pertsonalak tratatuko ditu, edozein kontsulta, eskaera, kexa edo erreklamazio egiteko.

4.2 Interesdunaren baimenarekin egindako tratamenduak

Interesdunak adostasuna eman badu, tratamenduaren arduradunak datu-tratamendu hauek egin ahal izango ditu:

  • Buletina bidaltzea: zure produktu, zerbitzu eta hurrengo ekitaldiei buruzko informazioarekin, erregistratu zaren helbide elektronikora.
  • Posta bidez, posta elektronikoz, SMS bidez, berehalako mezularitza-sistemen bidez edo beste edozein komunikabide elektronikoren bidez bidal daitezkeen sustapenei, produktuei eta zerbitzuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidaltzea. Horretarako, zure datu pertsonalak tratatu ahal izango dira barne-iturrietan oinarritutako profilak egiteko. Profil horien emaitzek produktu pertsonalizatuak egiteko eta aztertzeko aukera emango dute, kontsumo-eredu komunei dagokienez zenbait taldetan banatuta.

Interesdunak baimena emateari uko egin diezaioke (edo hasieran eman, baina aurrerago kendu), baina horrek ez dio kalterik egingo tratamenduaren arduradunarekiko harremanari edo ez dio kalterik eragingo. Hala ere, interesdunak jakin behar du bere baimena erretiratzen badu horrek ez duela eraginik izango tratamenduaren arduradunak une horretara arte egin duenaren legezkotasunean, ez baitu atzeraeraginezko ondoriorik.

4.3 Tratamenduaren arduradunaren eta interesdunaren arteko kontratu-harremana garatzeko behar diren tratamenduak

Tratamenduaren arduradunak beharrezko tratamenduak egin ditzake tratamenduaren eta interesdunaren arteko kontratu-harremana formalizatzeko, kontrolatzeko eta betetzeko:

  • Interesdunak online erosketa bat egiten badu, erosketa eta erositako produktuen entrega kudeatuko ditugu, eta eskaera egitean eman dizkigun datu pertsonalak tratatuko ditugu (izena, abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, adin-nagusitasuna, posta-helbidea).
  • Interesdunak publizitate-sustapenetan parte hartzen badu, haren parte-hartzea kudeatuko dugu. Horrez gain, irabazlea suertatuz gero, tratamenduaren arduradunak bere datu pertsonalak (izena, abizenak eta helbide elektronikoa, posta-kodea) tratatuko ditu sariaren entrega kudeatzeko. Gardentasun-arrazoiengatik lehiaketaren irabazlearen edo zozketaren irabazlearen argazki bat zabaltzera joango bagina, horrela adieraziko genuke berariaz eta izena eman aurretik, izena emateko formularioan bertan.

4.4 Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak babestutako tratamenduak

Tratamenduaren arduradunak beste tratamendu osagarri batzuk egingo ditu, datuak babesteko indarrean dagoen araudian aurreikusitako interes legitimoaren babesean.

Tratamendu horiei dagokienez, interesdunak eskubidea du (i) «interes legitimo» hori zer den jakiteko informazio gehiago lortzeko, (ii) nola iritsi den tratamenduaren arduraduna bere datu pertsonalen babesari kalterik egiten ez diotela ondorioztatzera ezagutzeko, (iii) edo zuzenean haien aurka egiteko.

Haietatik guztietatik, tratamenduaren arduradunak «haztapen-proba» deritzona egin du. Barne-analisi bat da, eta haren interes legitimoak datu pertsonalak babesteko interesdunen interesei kalterik egiten ez diela baieztatzen du. Interesdunak proba honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, posta elektronikoaren bidez eska dezake privacidad@keler.eus.

Hauek dira tratamendu horiek:

  • Damm Taldeko erakundeek interesdunaren datuak eskuratu ahal izango dituzte, barneko administrazio- eta kontabilitate-lanak egiteko.
  • Interesduna pertsona juridikoa denean, tratamenduaren arduradunak harremanetarako pertsonen identifikazio- eta kontaktu-datuak tratatuko ditu, harremanari eusteko duen interes legitimoari erantzuteko.

Tratamenduaren arduradunak, halaber, gure erabiltzaileen informazio pertsonala tratatuko du, anonimizazio- edo pseudoanonimizazio-teknikak aplikatuz, helburu estatistikoetarako erabiltzeko, eta, hala, haien portaerari buruzko ondorioak ateratzeko.

4.5 Interes publiko baten arabera egindako tratamendua

Tratamenduaren arduradunaren establezimendu eta instalazioetan bideozaintzako kamerak daude, eta barruan sartzen den edozein interesdunen irudi pertsonala jaso eta tratatuko dute.

Tratamendu honen helburua da instalazioak eta haien barruan dauden aktiboak babestea, baita instalazio horietan dauden pertsonen kalte-ordainak eta segurtasuna ere. Datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera, tratamendu hau interes publikoko misio bat betetzean oinarritzen da.

Irudiak ez zaizkio beste inori lagako, eta eskuratu eta hilabeteko epean bakarrik gordeko dira. Hala ere, agintaritza eskudun batek (epaitegi eta auzitegiak, segurtasun-indar eta -kidegoak) eskatuz gero, tratamenduaren arduradunak irudi horiek emango dizkio agintaritza horri. Beste kasu batzuetan, aipatutako agintariek tratamenduaren arduradunari agin diezaiokete irudiak legez baimendutako epetik harago gordetzeko. Irudiak tratamenduaren arduradunak ere erabiliko ditu, ebidentzia edo froga gisa, baldin eta interesdun bati erantzukizuna eskatu behar badio legez kontrako edozein jarduerarengatik.

 

5. Zenbat denboraz gordeko ditu datuak tratamenduaren arduradunak?

Interesdunen datu pertsonalak gorde egingo dira, datu horiek zer helburutarako bildu ziren bete arte. Ondoren, eta suntsitu aurretik, behar bezala blokeatuta gordeko dira, izan daitezkeen erreklamazioei aurre egiteko eta agintari eskudunen eskura izateko, legez ezarritako preskripzio-epeetan. Kasu horietan, helburu horretarako bakarrik erabiltzen direla bermatzeko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dira.

 

6. Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Tratamenduaren arduradunak interesdunaren datu pertsonalak bakar-bakarrik komunikatuko dizkie autonomia-erkidegoetako eta toki-administrazioetako hirugarren, erakunde eta instituzio publiko eskudunei, baita legez datu horiek ematera behartuta dagoen jurisdikzio-organoei ere.

Aurreko datu-komunikazioez gain, tratamenduaren arduradunak datu pertsonaletara sarbidea izan dezaketen hirugarren zerbitzu-hornitzaileen laguntza izango du. Zerbitzu-hornitzaile horiek tratamenduaren izenean eta haren kontura tratatuko dituzte datuok, zerbitzuak ematearen ondorioz.

Tratamenduaren arduradunak irizpide egokiak erabiltzen ditu zerbitzu-hornitzaileak hautatzeko, datuak babestearen arloan dituen betebeharrak betetzeko, eta konpromisoa hartzen du haiekin datuak tratatzeko dagokion kontratua sinatzeko; kontratu horren bidez, araudi aplikagarrian ezarritako betebeharrak ezarriko dizkie.

Bestalde, interesdunen datu pertsonalak ez dira nazioartean transferituko. Dena den, tratamenduaren arduradunak bere zerbitzu-hornitzaileekin duen harremanaren ondorioz datu pertsonalak nazioartera transferituko balira, arduradun horrek transferentzia horien berri emango die interesdunei, eta transferentzia horiek datu pertsonalak babesteko aplikatu beharreko araudiaren arabera egingo dira, eta, bereziki, behar besteko bermeak hartuko dira hornitzaileek Europar Batasunean eska daitekeen mailarekin parekatzeko moduko maila ematen dutela egiaztatzeko.

 

7. Zein dira zure eskubideak?

Interesdunak, nahi izanez gero, datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea erabil dezake, bai eta bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatu ere, haren aurka egin dezake, bere datuen eramangarritasuna eskatu dezake, baita banakako erabaki automatizatuen xede ez izatea ere, eta bere adostasuna erretiratu dezake. Horretarako, idatzizko jakinarazpen bat bidali beharko du tratamenduaren arduradunaren Pribatutasun Bulegora (posta-helbidea: Barcelona, calle Rosselló, 515, 08025; helbide elektronikoa: privacidad@keler.eus, eta nortasuna egiaztatzen duen dokumentu ofizial bat eman beharko du, beharrezkoa denean.

Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkez dezakezu, zure eskubideei erantzutean jasotako erantzunari dagokionez. Edonola ere, interesdunak Datuak Babesteko Ordezkariarengana jo dezake, eta posta elektroniko dpo@dammcorporate.com, eskura dezake, edozein erreklamazio konpontzeko, eta, hala, lagundu ahal izango diogu gai horretan, baita haren eginkizunekin lotutako edozein gai ere.