Jatetxe handienetan
ikastera etorri zen,
baina gauzarik txikienek
maitemindu zuten.
Urrian, bere lehenengo
Michelin izarra jaso zuen.


Gure lurraldearen intentsitatea, garagardo batean
Sortu zenetik, Kelerrek tradizioa, sustraiak eta etorkizun-ikuspegia barne bildu ditu, garagardo peto-petoa bihurtuta. Eta sorterriko nortasunarekin.
XIX. gizaldiaren erdialdean hasi zen, Kutz anaiak Donostiara iritsi zirenean. Ategorrietako etxean garagardoa ekoizten hasi ziren. Lehenengo fabrika 1872an ireki zuten, Txofre kaleko 19. zenbakian, eta hamarkada bat beranduago Antiguo auzokoa inauguratu zuten.
1888an lehenengo saria heldu zen: zilarrezko domina, Bartzelonako Erakusketa Unibertsalean.
Zaporea aitortzak jaso eta jaso ari da nazioartean. Zaporeak mundu osora darama gure lurraren intentsitatea.
promozioak eta parte hartu
Nazioarteko sariak eskuratu ditu
Keler-en zaporea saritua izan da mundu osoan. Nazioarteko lehiaketa onenetan nabarmendu da, eta sari eta domina ugari lortu ditu.

Jantzi ezberdinak, izaera berdina, 1890etik
Gaur egun, Keler formatu ezberdinetan saltzen da, baina guztietan bere jatorrizko zaporea mantenduz:
- Itzultzeko botila, 20 cl
- Itzultzeko botila, 33 cl
- Upela, 30 l
- Upela, 50 l
- Lata 33 cl
- Lata 50 cl
- Ez itzultzeko packa, 6x25 cl
- Ez itzultzeko packa, 12x25 cl
- Lata-packa, 12x33 cl
- Botila, 1 l

Beharbada ez naiz guztientzako modukoa, baina nahi nauenak, betiko maite nau
Gurekin harremanetan jartzeko, bete eremu guztiak. Ahalik eta arinen erantzungo dizugu. Eskerrik asko.
Konektatu egiten duen zaporea