KELER ZOZKETA: “Uztailaren 18ko Especiales pelikularen emanaldiko hiru sarrera bikoitz"
LEGE OINARRIAK
1. Enpresa antolatzailea
S.A.Damm. Egoitza soziala: Rosselló 515, 08025 Bartzelona; IFK: A08000820, Keler garagardo markaren jabea.
2. Parte hartzeko baldintzak eta mekanika
Keler-en eskaintzetan, adinez nagusia den eta Espainiako lurraldean bizi den edozein pertsonak parte hartu ahal izango du.
S.A.Damm konpainia antolatzailean diharduten enplegatuek ezin izango dute parte hartu.
3. Lurralde esparrua eta promozio aldia
Jarduera Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako probintzietan egingo da. Zozketa 2020ko uztailaren 13ko 13:00etan hasiko da, eta 2020ko uztailaren 16eko gaueko 23:00etan amaituko da.
4. Promozioaren mekanika
Parte-hartzaile bakoitzak Keler-en Facebook eta Instagrameko Chillida Lekuko Especiales pelikularen emanaldiko promozioaren argitalpenean proiekzioetara berarekin joatea nahiko lukeen pertsonaren izena idatzi beharko du.
Facebook eta Instagrameko profil bakoitzak iruzkin bat baino gehiagorekin parte hartu ahal izango du zozketan, betiere bakoitzean pertsona desberdinak etiketatuz. Beste pertsona batek ere profil bera etiketatu ahal izango du, modu pasiboan saria irabazteko aukerak areagotzeko.
5. Saria eta zozketa data
Hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditugu parte-hartzaile guztien artean. Hiru irabazleek uztailaren 18an Chillida Lekun ospatuko den Especiales pelikularen proiekziorako sarrera bikoitza irabaziko dute nahi duten lagunarekin joateko.
2020ko uztailaren 17an lehenago aipatutako sariaren zozketa egingo da promozioko parte-hartzaile guztien artean. Irabazleen hautapena ausazkoa izango da commentpicker aplikazioaren bidez.
Ondoren, irabazleen izenaren berri iruzkin baten bitartez zozketari buruzko argitalpenetan emango da, baita mezu pribatu baten bidez ere, 2020ko uztailaren 17an.
24 ordu igaro eta gero irabazleen berririk ez bagenu, zozketa berriz egingo da bi irabazle izan arte.
6. Irabazleen nortasuna argitaratzea
Irabazleek onartu egiten dute zozketan parte hartzeko erabili duten webgunean beren izena argitaratzea.
7. Jabetza intelektualaren eskubidea
S.A.DAMM-ek zozketaren parte hartzaileek publikatutako testu eta edukiak erabili ahal izango ditu promozioaren garapenerako.
Halaber, zozketaren irabazleak S.A.DAMM-eri promozioari dagokionez publikatutako testu eta edukien egile eskubidea lagako dio, esklusiba karakterrarekin eta inolako denbora mugarik eta muga geografikorik gabe.
8. Iruzkinak eta iritziak argitaratzea
Ez da onartuko eduki desegokiak jasotzen dituen iruzkinik edo iritzirik; era berean, ez da onartuko eduki mingarri, iraingarri eta diskriminatzailerik, ezta hirugarrenen eskubideak urra litzakeenik ere. Ez dira partikular baten kontrako iruzkinak onartuko, baldin eta ohore eskubidea, norberaren eta familiaren intimitaterako eskubidea eta nork bere irudia izateko eskubidearen printzipioak urratzen badituzte. Ez dugu gure gain hartuko eskaintzako parte hartzaileen iruzkinek eragindako kalterik, jakitun izanda ere iruzkin horiek beste parte hartzaile batzuen sentsibilitatea mindu lezaketela edozein unetan.
9. Erantzukizunetik salbuetsita
Enuntziazio gisa, baina ez modu mugatzailean, ez du S.A.DAMM-ek bere gain hartuko eskaintza honen garapenari eragin liezaiokeen galerarik, lapurretarik, atzerapenik edo hirugarrenei egotz lekiekeen beste edozein zirkunstantziarik. Hala berean, ez du S.A.DAMM-ek bere gain hartuko irabazleak eskaintza honen bidez lor dezakeen sariari ematen dion erabileraren gaineko erantzukizunik ere.
Ez ditu S.A.DAMM-ek bere gain hartuko eskaintza gauzatzea edo sariaz osoki edo partzialki gozatzea galarazten duten ezinbesteko kasuak eta ezusteko kasuak.
10. Datuen tratamendua
Deskribatutako eskaintzaren mekanikaren bidez, eta aplikatzekoa den araudia betez, jakinarazten da SA DAMM-ek xede bakar batekin tratatuko dituela eskaintzan parte hartzen duten pertsonen datuak, alegia, eskaintza kudeatzea eta irabazleei sariak ematea.
Eskaintza honetan parte hartzen duten pertsonek beren datuen eskurapen, zuzenketa, ezabaketa eta eramangarritasun eskubideak erabili ahal izango dituzte; baita tratamendua mugatzeko edo horren aurka egiteko eskubideak ere. Horretarako, posta helbide hau erabiliko dute: SA DAMM. ERREF. DATUEN BABESA: Rosselló kalea 515, 08025 Bartzelona. Parte hartzaileek posta elektronikoko helbide hau ere baliatu ahal izango dute komunikatzeko: privacidad@keler.eus
11. Lege oinarrien gordailua
S.A.DAMM-k espresuki erreserbatu egiten du sustapen hori bertan behera uzteko, aldatzeko, zabaltzeko, zuzentzeko edo ezeztatzeko, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe.
12. Lege oinarrien onarpena
Promozioan parte hartzeak baldintza juridiko horien onarpen osoa eta baldintzatua dakar.
Bartzelonan, 2020ko uztailaren 13an.