Kelerrekin, zoaz OSASUN ALARMA DELA ETA PROMOZIOA MOMENTUZ ETEN EGIN DA


6€ Keler erosteagatik
lortu sarrera 20€ bakarrik ordainduta

Noiztik
Noiz arte

OSASUN ALARMA DELA ETA PROMOZIOA MOMENTUZ ETEN EGIN DA

Reala animatu nahi duzu Reale Arenan?

Aukeratu zein partidatara joan nahi duzun eta lortu sarrera 20 € bakarrik ordainduta.

Igo erosketa-txartel baten argazkia, gutxienez 6 €-ko gastua erakusten duena Keler produktuetan, data eta supermerkatua bistan direla. Txartela balioztatu ondoren, email bat bidaliko dizugu identifikazio-kode batekin. Partida baino lehen, kodea entregatu beharko duzu estadioko txarteldegian eta 20 euro ordainduta, une horretan bertan emango dizute sarrera.

Aupa Reala!

  • V

    “ZATOZ KELER-EKIN REALE ARENARA" ESKAINTZAREN LEGE OINARRIAK

     

    1. Antolatzailearen identifikazioa eta xedea.

    S.A.DAMMek (hemendik aurrera “Antolatzailea”) IFK zk. hau dauka: A08000820; egoitza soziala: Rosselló, 515 - Bartzelona, eta “ZATOZ KELER-EKIN ANOETARA" eskaintza antolatzen du, KELER markapean komertzializatzen diren produktuak sustatzea xede.

     

    2. Eskaintzaren lurralde eremua.

    Eskaintza honen lurralde eremua Espainia da.

    Lege oinarri hauetan xedatutako termino eta baldintza hauekin bat etorriz, “ZATOZ KELER-EKIN REALE ARENARA" eskaintza garatuko da oinarri hauetan xedatutakoaren arabera eskuratzen diren Keler markako produktuetatik abiatuta.

     

    3. Eskaintzaren denbora eremua.

    Promozio hau 2020ko martxoaren 1ean hasiko da eta 2020ko maiatzaren 24ean amaituko da edo izakinak bukatzen direnean.

    Antolatzaileak eskubidea izango du eskaintzaren datak aldatzeko, parte hartzea handitzea helburu.

     

    4. Eskaintzaren hartzaileak.

    Sustapenean parte hartu ahal izango dute Espainian bizi diren pertsona fisiko guztiek, baldin eta, parte hartzeko unean, adinez nagusiak badira.

    Berariaz geratuko da eskaintza honetatik kanpo (i) Dammeko edozein langile, (ii) Dammeko edozein banatzaile, (iii) eskaintza hau sustatzen duten dendetako edozein pertsona. Kanpoan geldituko dira, halaber, aipatutako horien bigarren mailarainoko odol ahaidetasuna edo ezkontza ahaidetasuna daukaten familiartekoak, bai eta eskaintza honen sorkuntza eta gauzapenarekin zuzenean edo zeharka loturik dauden pertsonak ere.

    Era berean, 18 urtetik beherakoak eskaintza honetatik kanpo gelditzen dira.

    Une oro eskatu ahal izango zaie parte-hartzaileei euren datuak egiaztatzeko; horretarako, NAN edo AIZ aurkeztu beharko dituzte, egokiro emitituta eta indarrean.

     

    5. Eskaintzaren mekanika.

    Parte hartzaileak 6 euroko erosketa egin beharko du gutxienez Keler produktuetan; ondoren, erosketa tiketa gorde, www.keler.eus webgunera jo eta eskaintzaren atalean sartu beharko du. Bertan, erregistratzeko inprimakia behar bezala bete beharko du bere datu pertsonalekin, azpian banatuta daudenak, eta erosketa tiketa igo.

    • Abizena:
    • Herrialdea/probintzia/posta-kodea
    • Harremanetarako telefonoa
    • Helbide elektronikoa
    • Pasahitza  sartu erregistroa baliozkotzeko

     

    Keler produktuetan egindako 6 euroko erosketak tiket bakarrean jasota egon behar du. Erosketa tiketaren argazkian ondo ikusteko moduan agertuko da erosketa data; baita eskaintza honen xede den produktuaren prezioa eta xehetasuna ere.

    S.A. DAMMek eskubidea izango du erregistratzeko unean igo den argazkiaren jatorrizko erosketa tiketa eskatzeko. Tiketa manipulatu egin bada, fotokopia bat bada, galdu egin bada, edo S.A. DAMMek eskaintza honekin batera egin ditzakeen beste eskaintza batzuetan parte hartzeko erabilia izan bada, edo oinarri hauetan eskatzen den eskakizunen bat betetzen ez badu, parte hartzaileak ez du eskaintza honen xede diren sariak jasotzeko eskubiderik izango.

    Erabiltzaile bakoitzak Keler-ren webgunean parte hartu ahal izango du argitaratutako partida guztietan baina partidako behin bakarrik.

    Erosketa-tiketa behin egiaztatuta, parte-hartzaileak mezu elektroniko bat jasoko du. Bertan, bere izen-abizenekin egiaztagiri bat lortuko du, 20€-ren truke honakoa lortzeko aukerarekin: Real Sociedad taldearen partidurako sarrera. Egiaztagiria Real Sociedad-en leihatiletan aurkeztu behako da partidua hasi baino lehen, bertan, 20€ ordaindu ondoren, lehen aipatutako saria jasoko du-.

    Eskaintza honen xede diren partidetarako sarrerak bukatutakoan, eskaintza amaitutzat emango da.

     

    6. Sariak eta zozketa.

    Kelerren web gunean bere-izena ondo ematen duen promozioaren parte-hartzaile bakoitzak honakoa lortuko du:

    Sarrera bat, Realak jokatuko dituen partidetako bat ikusteko –partidak behean daude zehaztuta– hogei euroko salmenta prezioan (20 €):

    • J28. MAR 15. Real Sociedad – Osasuna
    • J30. API 5. Real Sociedad – Real Madrid
    • J31. API 12. Real Sociedad – Celta
    • J33. API 22. Real Sociedad – Espanyol
    • J35. MAI 10. Real Sociedad – Granada
    • J37. MAI 17. Real Sociedad - Sevilla

    Eskaintza honen xede den sarrera kopurua hogeikoa izango da gehienez ere (20) partida bakoitzeko,

    Eskaintza hau tiketa erosi ondoren jokatuko den lehen partidarako izango da balioduna, eta partida bakoitzeko eskaintzen diren sarrerak (20)  agortu arte iraungo du.

    Parte har daiteke partidua hasi baino bost egun lehenago arte.

    Hurrengo partidaren aurretik eskuratutako tiketak ezin izango dira erabili, inolaz ere, geroagoko partida baterako sarrerak eskuratzeko.

    Sariak ezin izango dira, inondik inora ere, beste opari bat eskuratzeko trukatu, ezta diruzko konpentsazio baliokidea eskuratzeko trukatu ere; eta ezin izango zaizkio beste pertsona bati transferitu.

    Debekatuta dago saria, edo saria eskuratzeko eskubidea, komertzializatzea edota saltzea.

     

    7. Antolatzailea erantzukizunetik salbuetsita.

    Antolatzaileak ez du erantzukizunik hartzen parte hartzaileek sustapen sariei ematen dieten erabilpenagatik, eta ez du inongo erantzukizunik hartuko saria jarraibideen arabera jasotzen ez bada, edo parte hartzaileak erabiltzen ez badu, baldin eta arrazoia ezin bazaio antolatzaileari egotzi.

    Antolatzaileak ez du inongo erantzukizunik hartuko sarien ondorioz gertatutako edozein arazo fisiko, lesio edo heriotzagatik.

    Antolatzaileak ez du inongo erantzukizunik hartzen parte hartzaileek emandako datuetan hutsegiteren bat baldin badago eta horrek oinarri hauetan jasotzen diren baldintzetan parte hartzea galarazten badie parte hartzaileei.

    Antolatzailea salbuetsita geldituko da sarreren erosketa elektronikoa egiteko prozesuan gertatzen den eta parte hartzaileari saria benetan eta erabat gozatzea zailtzen edo galarazten dion edozein arazo teknikotatik edo bestelako arazotatik.

    Antolatzaileak ez du erantzukizunik hartzen Realeko arduradunen eskutik, edo partida jokatzen den barrutiaren ondorioz, parte hartzaileek sariez guztiz gozatzeko orduan jasan dezaketen edozein atzerapen, zailtasun edo oztoporengatik.

     

    8. Datuak babestea.

    DAMMek, bere webguneen titularra izanik, horien erabiltzaileei jakinarazten die bere webguneen bidez egindako datuen tratamenduaren erantzulea dela, beste baldintza batzuk jakinarazten ez badira tratamendu zehatz batean.

    Datuen babesaren arloko legedi aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, DAMMek erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu. Horretarako, beharrezko lege-neurriak eta antolaketa-neurriak hartu ditu emandako datu pertsonalen galerarik, erabilera desegokirik, aldaketarik, sarbide ez-baimendurik edo lapurretarik gerta ez dadin, kontuan hartuta teknologiaren egoera, datuen ezaugarriak eta izan ditzaketen arriskuak.

    DAMM enpresaren webguneen erabiltzaileen datu pertsonalak alorraren eta helburuen arabera erabiltzeko baino ez dira lortuko, betiere egokiak, aproposak eta ez-gehiegizkoak badira. Horrela, datuen tratamendua kasu bakoitzean erabiltzaileei adierazitako helburuetara mugatuko da.

    DAMM webguneen bidez datu pertsonalak biltzean, erabiltzailea, aurrez-aurretik, modu argian eta nabarian jakinaren gainean jarriko da bere datuen tratamenduaren inguruko egoerei buruz, une bakoitzean indarrean dauden datuen babesari buruzko eskaeren arabera. Era berean, DAMM webguneen bidez emandako datu pertsonalak gordeko dira baldin eta: (i) interesdunak horiek ezabatzea edo zuzentzea eskatzen ez badu, (ii) bere datuak erabiltzen jarraitzearen aurka ez badago, (iii) bere baimena behar duten tratamenduetan bere baimena kentzen ez badu. Aurrekoari kalterik egin gabe, epe horiez gain, 3 urtez, datuak gordeko dira modu egokian blokeatuta, epaileen eta auzitegien, Fiskaltzaren edo administrazio publiko eskudunen, batez ere, datuak babesteko agintaritzen eskura baino ez, horien erabileraren ondorioz eman daitezkeen erreklamazioei aurre egiteko.

    DAMMek interesdunen edozein eskaera aintzat hartuko du legez onartutako eskubideak erabiltzean, honako posta-helbide hauen bidez: S.A. DAMM, ATT. OFICINA PRIVACIDAD - Rosselló, 515 Barcelona. Helbide elektronikoa: privacidad@keler.eus.

     

    9. Oinarrien gordailua eta aldaketak.

    Kontsumitzaileei ahalik eta informazio gehien eskura ipintzeko xedearekin, lege-oinarri hauek honako webgune honetan argitaratuko dira: www.keler.eus. Halaber, oinarriok Bartzelonako José-Alberto Marín Sánchez notario jaunaren aurrean gordeko dira (Carrer de la Diputació, 268, entlo.).

    Lege-oinarrien interpretazio-zalantzak eta lehiaketarekin lotutako omisioak Antolatzaileak aztertuko eta erabakiko ditu, eta berea izango du lege-oinarriok aldatzeko eskubidea aldez aurretik ohartarazpenik egin beharrik gabe; horretarako, nahikoa izango du lege-oinarri berriak webgunean argitaratzea, honako hauek argitaratu dituen modu berberean.

    SA DAMM konpainiak berea du sustapen hau noiznahi eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe ezeztatzeko, aldatzeko, zabaltzeko, zuzentzeko edota gerarazteko eskubidea.

     

     10. Eskaintzaren oinarrien onarpena.

    Promozio honetan parte hartzeak esan nahi du oinarriok osorik onartzen direla, eta berariaz onartzen direla haiei buruz SA DAMM konpainiak egindako interpretazio-erabakiak.

    Antolatzaileak berea du promozioaren parte-hartzaileak baztertzeko eskubidea, baldin eta, antolatzailearen iritzian, lege-oinarriotan bildutako edozer partaidetza-baldintza ez dela betetzen erabakiz gero. Parte-hartzaile bat baztertzeak, edozer dela ere horretarako arrazoia, partaidetza-baldintzatik eratorritako eskubide guztiak galtzea ekarriko du.

    Lege-oinarrion gehiegikeriazko edo iruzurrezko erabilera eginez gero, parte-hartzailea promoziotik erretiratuko da. Era berean, antolatzaileak berea du promozioan iruzurrez parte hartzen duten pertsonen kontrako ekintza zibilak eta penalak abiarazteko eskubidea.

    Promozioan parte hartzen dutenek eta SA DAMM konpainiak oinarrion interpretazioan alderik izanez gero, eskumena duten auzitegi eta epaitegietara joko da.

    Eta hala jasota gera dadin, adostasun-froga gisa, honako agiri hau sinatzen da Bartzelonan, 2020ko otsailaren 10an.

Sartu edo erregistratu saioetan parte hartzeko

Sartu   Erregistratu